Xedea
EAPN Euskadi Euskadiko pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzeko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen sarea da, pobrezia desagerraraztea helburu nagusia duena, eta horretara
Pertsonen parte-hartzea eta eskubideak sustatzen ditu
Pobrezia, bazterketa, desberdintasuna eta gizarteratzea agenda politikoan eta sozialean jartzen ditu. Eta jarrera kritikoa eta proposamenezkoa du gai horien aurrean.
Espainiako EAPNri lotuta dago, eta, beraz, baita Europako EAPNri ere.
Ikuspegia
Eapn Euskadik honela baloratu eta aitortu nahi du:
Ahulezia-, pobrezia- eta bazterkeria-egoeran dagoen pertsona bere jardueraren erdigunean jarriz, pobrezia eta gizarte-bazterketa eragiten duten kausak desagerraraztea bilatzen duten erakundeen arteko aliantza, kalteberatasun-, pobrezia- eta bazterkeria-egoeran dauden pertsonekin lan eginez; gizartearekin eta gizarte-erakundeekin lan eginez; baita beste sare batzuekin ere, gizarte-eredu bidezkoagoa eta inklusiboagoa lortze aldera.
Kalteberatasun-, pobrezia- eta bazterkeria-egoeran dauden pertsonekin konprometitutako erakundea da, eta beren eskubideak gauzatzeko lan egiten du.
Gizartean eragiten duen erakundea, herritarren artean iritzia sortuz eta erabaki politikoetan eraginez, gizarte bidezkoago eta inklusiboago baten mesedetan.
Balioak
EAPN Euskadik, elkartutako erakundeekin, administrazio publikoarekin eta, oro har, gizartearekin dituen harremanetan, printzipio hauen arabera jardungo du: Lankidetza, parte-hartzea, aniztasuna, autonomia, gardentasuna, zintzotasuna, horizontaltasuna, genero-berdintasuna, bizitza errespetatzea eta zaintzea (pertsonak, planeta).