test
Dokumentuak
DekretuakLegeak

12/2008 LEGEA, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzu-ei buruzkoa.

Autonomia Erkidegoak gizarte-zerbitzuen arloan duen eskumena honako esparru honetan kokatu behar da, oro har: Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutuaren 9.2 artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoei ezartzen dien betebeharra, pertsonen eta pertsona horiek kide izan ohi diren taldeen askatasuna eta berdintasuna egiazkoak eta eraginkorrak izateko baldintzak sustatzeko neurriak ezartzekoa, eta askatasun eta berdintasun hori eragozten duten oztopoak kentzeko neurriak ezartzekoa. Ikuspegi zehatzago batetik, eskumen hori Autonomia Estatutuaren 9.2, 10.12, 10.14 eta 10.39 artikuluek eratzen duten esparruan kokatu behar da, artikulu horiek, 1978ko Konstituzioaren 148.1.20 artikuluaren babespean, eskumen esklusiboa esleitzen baitiote Euskal Autonomia Erkidegoari honako arlo hauetan guztietan: gizarte-laguntza, adingabeak zaindu eta babesteko erakundeen antolaketa, araubide eta funtzionamendua, komunitatearen garapena, berdintasuna eta haur, gazte eta adinekoen aldeko politikak